HAUSPOA programa ikasturte honetan amaituko da. HAUSPOAri esker, lau urtez klaseak goizez eta tailer akademiko-ludikoak arratsaldez antolatu dira. Ondorioz, nabarmenki hobetu egin dira ikasleen arteko bizikidetza eta emaitza akademikoak.
HEDATZE programak HAUSPOA ordezkatuko du datozen bi ikasturteetarako (22-23 eta 23-24).
HEDATZE proiektua:
- Eskola-ordutegia: 08:00-14:00
- Tailerrak (pendienteak, errefortzuak, ludikoak): 14:30-16:30
Horretarako, institutoak oso baldintza zorrotzak bete behar ditu, horietako bat familien aldeko botoa delarik.
Familien parte hartzea %50era iritsiko ez balitz, zuen seme-alabak zuzenean arratsaldeko tailerrik gabe geratuko lirateke, eta goizeko eta arratsaldeko eskola-ordutegira itzuliko lirateke. Guraso bakoitzak boto bat emateko eskubidea du.
Bozketa prozesua:
- Eguna: maiatzak 25, asteazkena
- Ordua: 16:00-19:30
Botoa emateko aukerak:
- Presentziala: botoa hautestontzian norberak sartzea
- Boto delegatua (GOMENDATZEN DUGUNA): norberaren botoa beste bati delegatu guregatik presentzialki botoa emateko
Guraso Elkartearen laguntzaz, ikasle bakoitzari boto delegatua nola eman azaltzen duen informazio eta jarraibideak dituen zorro bat eman zaio. Botoa emateko modurik errezena dela deritzogu, institutora etorri gabe. Zorroa entregatzeko epea: ostirala, maiatzak 13.
Proiektu honek ikasleentzat eta hezkuntza-komunitate osoarentzat duen garrantzia dela eta, aldeko botoa ematera animatzen zaituztegu.
Guraso elkartearen zirkularra
HAUSPOAren amaiera, HEDATZEren hasiera
HAUSPOA programa ikasturte honetan amaituko da. HAUSPOAri esker, lau urtez klaseak goizez eta tailer akademiko-ludikoak arratsaldez antolatu dira. Ondorioz, nabarmenki hobetu egin dira ikasleen arteko bizikidetza eta emaitza akademikoak.
HEDATZE programak HAUSPOA ordezkatuko du datozen bi ikasturteetarako (22-23 eta 23-24). Horretarako, institutoak oso baldintza zorrotzak bete behar ditu, horietako bat familien aldeko botoa delarik, boto presentzialaren bidez, maiatzaren 25ean, asteazkena, 16:00-19:30 ordutegian.
Familien parte hartzea %50era iritsiko ez balitz, zuen seme-alabak zuzenean arratsaldeko tailerrik gabe geratuko lirateke, eta goizeko eta arratsaldeko eskola-ordutegira itzuliko lirateke. Guraso bakoitzak boto bat emateko eskubidea du.
HEDATZE proiektua:
- Eskola-ordutegia: 08:00-14:00
- Tailerrak (pendienteak, errefortzuak, ludikoak): 14:30-16:30
Gurasoen Elkartetik gure kezka helarazten dizuegu baldintza hori gainditzeko zailtasunagatik; baina, aldi berean, HEDATZE programaren alde parte hartzera eta botoa ematera animatzen zaituztegu. Are gehiago, ikastetxean izan duten ibilbidea amaitzear duten DBH4ko familien parte-hartzea ere oso garrantzitsua da.
Bozketa-prozesua errazteko, Hezkuntza Sailak aukera ematen du botoa Gurasoen Elkarteko kideen esku uzteko. Honela, haiek utziko lukete botoa institutuko hautestontzian bozketaren egunean. Boto delegatuarekin bozkatzeko jarraibideak:
- “X” jarri aukera batean, eta “BOTOA/VOTO” gutun-azalean sartu.
- “BAIMENA/AUTORIZACIÓN” orria bete eta sinatu, zuen botoa adierazitako pertsonari (Gurasoen Elkarteko kideari) delegatuz.
- Atera NAN/AIZ/Pasaportearen fotokopia. Bestela, argazki bat atera eta hirubide@hirubide.eus helbidera bidal dezakezue (guk inprimituko dugu).
- Sartu gutun-azal txikia, baimena eta NAN/AIZ/Pasaportearen fotokopia gutun-azal ertainean (zuen izena du).
- Ikasleek gutun-azala institutora ekarriko dute. Epea: maiatzak 13, ostirala.
Balea elkartetik boto modalitate hau (delegatua) erabiltzera eta HEDATZE programa babestera animatzen zaituztegu.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Balea Gurasoen Elkartea
Boto delegaturako bete beharreko dokumentua: