Hurrengo 2022-2024 ikasturteetan Hirubide institutuan Hedatze programa martxan jar dezaten eskatu ahal izateko, bozketa ugari izan ditugu hilabete guztian zehar. Hasteko, klaustroak ahobatez onartu zuen programa eskatzea; bestetik, OOGak ere baiezkoa eman zion proiektu berriari; ikasleek ere onartu zuten eta asteazkenean, maiatzaren 25ean, gurasoek bozkatzeko txanda iritsi zen.
Gurasoen hauteskundeak oso ondo joan ziren, parte hartzea oso altua izan zelako. Gainera, gurasoek ere Hedatze programan izena emateari baietz esan zioten. Ondorioz, zuzendaritza taldeak Hedatze programan parte hartzeko eskaera egin du Hezkuntzan.
Beste behin, komunitate guztiak institutuaren alde eta gure ikasleen hobebeharrez egindako elkarlan guztia goraipatu beharra daukagu. Guraso elkarteak, irakasleek, zuzendaritzak, administrazioak, ikasleek… sekulako lana egin dute Hedatze programan parte hartu ahal izatea eskatzeko baldintza zorrotzak betetzeko. Eskerrik asko denoi!!!