Irungo udala UNICEFek bultzatutako Haurren Lagunen Hiria proiektuan parte hartzen ari da. Horren harira, Hirubideko gazteok “Irungo haur eta nerabeen plan eta diagnostikoa egiteko prozesu parte hartzailea”n parte hartu dugu gaur Palmera Monteron. 13-14 urteko 18 ikasle bertaratu gara. Bertan, beste hainbat ikaslerekin eztabaidatzeko aukera izan dugu eta alkate jaunaren bisita ere jaso dugu.