HASTERA GOAZ!
HASTERA GOAZ!

HASTERA GOAZ!

2022-2023 ikasturteko aurkezpen eguna, irailaren 8an, goizeko 12:00etan izango da.

Institutuko sarrera nagusietan, ikasleek egokitu zaien gela eta gelakideen zerrenda ikusi ahal izango dute. Ondoren, gelara joango dira eta bertan tutoreek harrera egingo diete.

DBH 1eko ikasleak berriz, eraikin nagusiko liburutegira joango dira, bertan zuzendaritza taldeak eta tutoreek harrera egingo diete.

Lehen egun honetan, hainbat dokumentazio banatuko zaie. Oso garrantzitsua da lehenbailehen dokumentazio hori ondo beteta ekartzea.

Azkenik, gogoratu nahi dizuegu egun honetan ez dela autobus zerbitzurik eskainiko.