Guk euskaraz, Irungo Udalak zergatik ez?
Guk euskaraz, Irungo Udalak zergatik ez?

Guk euskaraz, Irungo Udalak zergatik ez?

Hirubideko hezkuntza-komunitatea euskaraz bizi da, eta euskararen alde egiten du bere eguneroko jardunean, bai ikastetxean bertan, bai bere inguruan. Irunen euskaraz egitea ez da nolanahiko hautua, inertzia asko gainditzea eskatzen du. Horregatik, lan egiten dugu irundarrek eta bereziki Irungo erakundeek euskara bazter ez dezaten; areago, euskara nonahi eta noiznahi susta dezaten. Horrexegatik, deigarria ez ezik mingarria ere egin zaigu Eguberrietako argiak pizteko ekitaldian gertatutakoa, ez baitzen euskaraz hitzik ere egin, Irungo Udalak antolatuagatik. Mingarria eta ulertezina, Euskararen Nazioarteko Egunaren biharamunean eta publikoaren artean ehunka ume eta gaztetxo zirela jakinda.

Irungo hainbat elkarterekin bat eginik, guk ere eskatzen diogu Irungo Udalari berma dezala bere agerpen guztietan euskaraz egiten dela, euskaldunok geure herrian eroso mintza gaitezen, eta ez dakitenek euskara ikasteko gogoa izan dezaten.