Gosari osasuntsua
Gosari osasuntsua

Gosari osasuntsua

Urtero bezala, gure lehenengo mailako ikasleak,  Biologia-Geologia jakintzagaian bizidunak osatzen dituzten biomolekulak  lantzen ari direla aprobetxatuz,  gosari berezia egiten ari dira egun hauetan. 

Ikasleen konpromisoa  bultzatzeko asmoz, bakoitzari etxetik zerbait ekartzeko eskatu zaio  (fruta, olioa, esne mota ezberdinak, ogi integrala, fruitu lehorrak…).

Jarduera honek nutrizio egoki baten garrantzia azpimarratzeko eta  klaseetara gosari egokia eginda etortzearen garrantziaz jabetzeko balio  izan digu.