Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Gordailura bisita
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Gordailura bisita

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Gordailura bisita

Ikaslerik gabeko egunak aprobetxatuz, Hirubideko irakasle taldetxo bat Irungo Gordailua bisitatzera joan da aste honetan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen Zentro honek lurraldeko kultur ondarea biltzea, zaintzea eta ezagutaraztea du helburu nagusi. 

Bertan egiten duten lana (zaharberritzea, zaintza, funtsei buruzko azterketak zein kultur ondareari buruz ikerketak) eta gordetzen dituzten milaka ondare-gai etnografiko, artistiko eta arkeologikoak ezagutzeko aukera izan zuten irakasleek. Mila-mila esker gidari lanetan aritu zen Xabierri denon partez!