Euskadiko Filosofia Olinpiadetako finalera iritsi da Hirubideko DBH 1. mailako Telmo Guelbenzu ikaslea. “Marrazketa filosofikoa” diziplinan, Sara Villegas irakaslearekin landutako “mugak eta justizia globala” gaiaren inguruko marrazki bat aurkeztu du olinpiadetan.
Final handia datorren martxoaren 24ean izango da, Eibarren eta bertan bere lana defendatu beharko du. Zorionak, Telmo, dagoeneko txapeldun baitzara, eta zorte on Eibarren!!!