Familientzako tailerra teknologia berrien inguruan
Familientzako tailerra teknologia berrien inguruan

Familientzako tailerra teknologia berrien inguruan

Otsailaren 19an, asteazkena, ORAIN Adikzio Prebentzio Taldeak hitzaldia eman du teknologia berrien erabileraren inguruan ikastetxeko ikasleen familientzat.

Edukiak oso interesgarriak izan dira:

  • Arrisku nagusiak teknologia berrien erabileran (sexting-a, grooming-a, cyberbullying-a,
    apustuak, gehiegizko erabilera, eduki desegokiak, etab).
  • Egoera larriak kudeatzeko eta erabilera arduratsua bermatzeko jarraibideak.
  • Gurasoen inplikazioa eta gainbegirada:
    o Joko eta nabigazioa partekatzearen onurak.
    o Mugak eta orientazio eraginkorrak.
  • Lehen mugikorraren etorrera prestatu:
    o Aurre-kontratua baliabide hezitzaile bezala.
    o Telefono mugikorra opari bezala?
  • Errespetua eta elkarbizitza sarean.
  • Oinarrizko segurtasun neurriak.