Eraikuntza irakasgai hautazkoko ikasleek erabilera anitzeko gela bat berritu dute: horma-irudi bat margotu dute, lurra aldatu eta horma bat arbel-margoarekin margotu dute bertan idatzi ahal izateko.
Une honetan, EUSLE programako ikasleek erabiltzen dute berritu den gela hau. EUSLE programa Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen proiektu piloto bat da. Xede nagusia euskarazko murgiltze linguistikoa sustatzea da, erkidegora heltzen diren ikasleen hizkuntza jabetze prozesua errazteko eta hezkuntza sisteman egokitasunez integratu ahal izateko.
Eraikuntzako ikasleek egin duten lan bikainari esker, EUSLE ikasgela askoz goxoago gelditu da eta ziur euskaran murgiltzea ere goxoagoa eta gertukoagoa gertatuko zaiela ikasleei.