Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen eta asteartea izanik ospakizunak burutu genituen Hirubiden. Lehenengo, Euskara Batzordeko ikasleek gidatuta, Party-ra jolastu ziren ikasleak. Ondoren, Hirubide Prix lehiaketa izan genuen eta, bukatzeko, urtero arrakastatsua izaten den aulkien jolas erraldoia egin genuen. Horretaz gain, goizean goizetik, 4.BDHko ikasleak Irungo kaleetan jolasean aritu ziren udalak antolatutako ginkanan parte hartuz.
Euskarak 365 egun ditu, baina, euskara eta euskaraz ospatzeko aitzakiak izatea gustuko dugu!