Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna izan zen. Igandea zenez, ospakizunak asteartean, abenduaren 5ean, burutu genituen Hirubiden. Lehenengo, Euskara Batzordeko ikasleek gidatuta, Party-ra jolastu ziren ikasleak. Ondoren, Hirubide Prix lehiaketa izan genuen eta, bukatzeko, urtero arrakastatsua izaten den aulkien jolas erraldoia.
Euskarak 365 egun ditu, baina, euskara eta euskaraz ospatzeko aitzakiak izatea gustuko dugu!