Hirubideko 1. mailako ikasleak Artikutzan egon dira aste honetan: astelehenetik asteazkenera 1C eta 1D taldeetakoak eta asteazkenetik ostiralera 1A eta 1B taldeetakoak. Artikutzako paisaia ederrez gozatzeaz gain, euskaraz bizitzeko aukera izan dute gure ikasleek: landaredia ezagutu, intsektuak aztertu, uraren kalitateaz jabetu… Naturan murgiltzeko, taldea sendotzeko eta primeran pasatzeko aukera izan dute.