Eskolako Agenda 2030: udal foroa
Eskolako Agenda 2030: udal foroa

Eskolako Agenda 2030: udal foroa

Agenda 2030 programarako gure ordezkariek, udal foroa zela eta, Irungo alkatearekin eta Ingurumen zinegotziarekin elkartzeko aukera izan zuten udaletxean atzo, maiatzaren 19an.

Irungo inguru berdeen erabilera hobetzeko asmoz, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartu duten ikastetxe guztietako ordezkariek ezagutzera eman zizkieten adostutako proposamenak eta konpromisoak.

Udaleko ordezkariek biziki eskertu zuten ikasturte honetan egindako lana.