Imanol Epeldek martxoaren 6an, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera Eskolak bakarrik ezin badu, norekin bai? izenburupean hitzaldia eskainiko du, euskararen transmisioaren gakoen inguruan, berea duen diskurtso bizi eta freskoarekin. Irungo udalak antolatu du ekitaldi hau euskararen hilabetearen baitan.
Euskalgintzan eta kulturgintzan lan ugari egindakoa da Epelde: euskara irakaslea, idazlea, bertsolaria, raperoa, youtuberra, blogaria…
Hitzaldia Irungo hezkuntza komunitateari zuzendua izan arren, gaian interesa duen hiritar orok izango du Amaia KZko Hitzaldi aretora bertaratzeko aukera. Sarrera librea izango da, besaulki guztiak bete arte.
Hitzaldian jorratuko den gaian sakontzeko, Udaltop topaketetako bideo hau dago ikusgai: