Aurreko ostegunean, maiatzaren 16an, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Irungo ikastetxe guztietako ordezkariak udaletxean bildu ziren Garapen Iraunkorrerako ordezkari eta alderdi politiko ezberdinetako zinegotziekin.
Izandako bilera horretan, ikasturte honetan eta Energia gaiaren inguruan bereziki, egindako lan guztia ezagutzera eman genien udaletxeko arduradunei.
Ikastetxe bakoitzak azken bi urte hauetan egindako lan guztiak aurkeztu zituen. Benetan lan ederrak egin direla! Gure ikastetxean, besteak beste: Gabonetako merkatu txikia, uraren gastuaren analisia, argiteriaren aldaketa burutzeko hausnarketa, birziklapen eraginkorragorako antolaketa berria…
Honekin batera, gure hirian energiaren erabilera eraginkorragoa izan dadin gure proposamenak luzatu genizkion udalari.