Ostegun honetan, maiatzaren 12an, Eskola Agenda 2030 ekimenaren barnean, Irungo eskolen arteko foroa izan zen. Ikastetxe bakoitzeko ordezkariak Txingudi ikastolako areto nagusian bildu ziren eta bertan, Irungo inguru berdeak hobetzeko proposamenak landu zituzten. Argazkian Hirubideren izenean joan ziren gure lau ikasleak.
Foroan adostutako proposamenak eta konpromisoak datorren ostegunean Irungo udaletxera eramango dituzte, udaletxeko Agenda 2030 arduradunei ezagutzera emateko.