Ikasturte gorabeheratsu honetan, ezin buka genezake eskola komunitate guztiari eskerrak eman gabe. Mila-mila esker ikasleei, irakasleei, irakasle ez diren langileei eta, nola ez, familiei. Zuek gabe erronka hauek guztiak gainditzea ezinezkoa izango bailitzateke.
Orain deskantsatzeko garaia da hurrengo ikasturtea indartsu hartzeko eta etortzen diren proiektu berriei zuen laguntzaz aurre egiteko.