Ekainaren 7an, “Eremuka Lantzen Sarea”ren topaketak izan ziren Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan. Bertan, dagoeneko eremuka lanean diharduten edo hurrengo ikasturtean eremuka lanean hasiko diren 31 ikastetxe elkartu ziren, esperientziak, zalantzak eta erronkak partekatzeko. Hirubidetik bost irakasleko ordezkaritza txiki bat bertaratu zen Durangora, hurrengo ikasturtean eremuak martxan jartzeko esperientzia eta informazioa trukatzera.