Balio etikoak jakintzagaian, lehenengo mailako ikasleek alardearen iragana, oraina eta etorkizuna hizpide eduki duten mahai-inguruak antolatu dituzte. Horretarako, lau gonbidatu bikain eduki dituzte: Eider Martinez, Antxon Jauregi, Angel Alkain eta Jone Diez.
Ikasleek aurretik prestatuta zituzten galderak eta gidoiak oinarri hartuta, solasaldi oso interesgarriak izan dituzte gonbidatuekin. Oso aberasgarria eta eraikitzailea izan da jarduera ikasleentzat, irakaslearentzat eta baita gonbidatuentzat ere. Mila esker, Eider, Antxon, Angel eta Jone, Hirubidera hurbildu eta gurekin solasean aritzeagatik!