Emakumeen eguna
Emakumeen eguna

Emakumeen eguna

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Hirubiden ere egun berezi hau aldarrikatu nahi izan dugu. 

Aste osoan zehar ikasleak historiako emakume esanguratsuei buruzko kartelak sortzen aritu dira eta institutuko pasiloetan erakusgai izan ditugu sorkuntzak. Atzo, martxoaren 8an, karteletan zegoen informazioari buruzko Kahoot-a antolatu genuen eta ondoren sari banaketa egon zen. Eguna bukatzeko, eskolako berde-guneetan lore moreak landatu genituen.