Parean elkarteak eta Irungo Udalak antolatutako Irungo emakumeen ofizioak ezagutzeko ibilaldian parte hartu dute DBH 1eko eta DBH 2ko gure ikasleek. Helburu nagusia emakumeen ofizioei balioa aitortzea eta ikusaraztea da: inudeak, txalupariak, mandatariak… Gaiari buruzko liburu bana ere banatu zieten ikasleei. Berau Udalaren webgunean ikusgai dago.