Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna Hirubiden
Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna Hirubiden

Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna Hirubiden

Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko eguna aldarrikapen egun bihurtu dugu beste urtebetez. Azaroaren 25eko aldarrikapenak gaur, ostiralez, eraman ditugu aurrera. Beldur Barik txapelketara bidali dugun bideoa ikusi eta gaiaz hausnartu dugu goizean. Gero, pasilloak apaindu ditugu aterki moreekin eta aldarrikapenez jositako tantekin.

Zabaltza plazan Irungo ikastetxe publikoetako ikasleok deitutako elkarretaratzean ere parte hartu dugu.

Hirubide, beti, indarkeriaren kontra!