Aiete Kultur Etxea Bakearen eta Giza Eskubideen pedagogian espezializatua dagoenez, Hirubideko elkarbizitza zirkuluetan parte hartzen duten ikasleak Donostiako Aiete jauregira joan ziren aurreko asteazkenean, urtarrilaren 18an.
Bertan, hainbat jarduera burutu zituzten. Lehenengo, “aurrera pauso bat” non ikasle bakoitzak rol bat zuen eta irakurtzen genituen egoerekin identifikatuta sentitzen bazen esleitutako pertsonaia, aurrera pauso bat eman behar zuten. Gero, “semaforoen jarduera” Hirubiden gertatzen diren egoera ezberdinak sailkatzeko gertatzen diren maiztasunaren arabera.