Giza Zientzien eremuan DBH1eko ikasleak paleolitoa lantzen ari direnez, azaroaren 14an Ekainberri bisitatzera joan ziren ikasle eta irakasleak. Bertan, duela 14.000 urte gune honetan bizi ziren pertsonen bizimodua, ehizatzeko era edo sua egiteko modua sentitu ahal izan zituzten. Baita UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zituen Euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak ezagutu ere. Ekintza oso aberasgarria izan zen lantzen ari diren curriculuma osatzeko.