Pasa den larunbatean, maiatzaren 11n, DBH2.mailako Kai del Saz eta Aimar Urrutia ikasleak Donostian egon ziren Euskadiko “Eduardo Chillida” XX. Olinpiada Matematikoko azken fasean parte hartzen.
Olinpiada matematiko honen helburua matematika ikastea, sustatzea eta motibatzea da, pentsatuz, eginez eta matematika ikasten gozatzea posible dela ikusaraziz.
Zorionak bikote! Eta mila esker zuei eta zuen familiakoei hau posible egiteagatik!