ED 2023: DBHko etapa erdiko Ebaluazio Diagnostikoa
ED 2023: DBHko etapa erdiko Ebaluazio Diagnostikoa

ED 2023: DBHko etapa erdiko Ebaluazio Diagnostikoa

DBH2ko ikasleek 2023ko Ebaluazio Diagnostikorako probak egingo dituzte aurten. Ebaluazio horren helburua bikoitza da: Euskal Hezkuntza Sistemako Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle bakoitzaren oinarrizko konpetentzien garapen-maila aztertzea eta antzematen diren arazoei aurre egiteko eta ikastetxeei irakaslana hobetzeko informazio baliagarria eskaintzea.

327 ikastetxek (publikoak zein itunpekoak) eta 23.000 ikasle inguruk hartzen dute parte, eta kanpoko enpresa bat arduratuko da probaren aplikazioaz. Amaieran, ikastetxearen txostenaz gain, ikasle bakoitzak emaitzen banakako txostena jasoko du.

Ebaluazioa otsaila eta martxoa bitartean egingo da ikastetxean bertan, bi egunetan zehar, eta konpetentzia desberdinetako hainbat proba izango ditu. 

Ikasleak hurrengo 5 konpetentzietan ebaluatuko dira:

  • Hizkuntza-komunikazioa euskaraz.
  • Hizkuntza-komunikazioa gaztelaniaz.
  • Hizkuntza-komunikazioa ingelesez.
  • Matematikarako konpetentzia.
  • Zientziarako konpetentzia.
  • Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.

Horrez gain, ikasleek bere testuinguruari buruzko galdera-sorta bat beteko dute.

Eusko Jaurlaritzak bidalitako zirkularra.