Urtarrilean zehar, Hirubiden bertan, DBHko ikasle guztiek izan dituzte jarduera osagarriak drogomenpekotasuna lantzeko. Sasoia elkartekoak etorri dira formakuntza hori ematera. Bigarren mailan, adibidez, Sasoia elkarteko hezitzaileak “antzerki” moduko bat egin die ikasleei, alkoholaren arriskuez ohartarazteko eta jokabideak analizatzeko.