DBH 4. mailako ikasleek Dublin eta inguruak ezagutzeko parada izan dute aste honetan. Irlandako hiriburua goitik behera ezagutu zuten lehenengo: langileen auzoa, alde zaharra, Trinity College…
Glendalough herri zeltako hondakinak ere bisitatu dituzte. Baita bertako naturaz gozatu ere, inguru hartako lakuan paseotxo bat eman baitute.
Bestalde, Irlandako artzain txakurren erakustaldia izan dute eta gure ikasleak ere aritu dira artzain lanetan aritzera!
Erdi Aroko Kilkenny herria ezagutzeko denbora ere izan dute. Asko gustatu zaie! Eguraldia lagun, ikasleak oso pozik eta gustura ibili dira.