Urtero bezala, aurten ere proiektuen aste bi antolatu ditugu institutuan. Aste honetan DBH 4. mailakoak arituko dira lanean eta hurrengo astean, DBH 2. mailakoak. Batzuentzat zein besteentzat “Hirubide 2084” izango da gaia.
Proiektuen astean, ikasleak geletatik ateratzen dira eta hainbat arlotako gaiak lantzen dituzte irakasle eta aditu ezberdinen laguntzarekin. Horrela, proiektu multidiziplinar honi esker, ikasleek klase arruntetan lantzen ez dituzten abileziak eta konpententziak lantzen dituzte.
Gaur, laugarren mailakoek hasiera eguna izan dute. Beheko bideoan ikus daitekeen albistegiarekin eman diote hasiera asteari. Ondoren, Ziztada taldeak ongi etorria eman dio proiektuari eta Miñan liburuan oinarritutako elkarrizketa bat ikusi dute, protagonistaren bidaia eta migrazioa analizatuz. Bukatzeko, ikasleak kalera atera dira Irungo herritarrei galdetzera ea beraien ustez nolakoa izango den Irun 2084. urtean.
Aste honetan zehar hainbat ekintza interesgarri burutuko dituzte laugarren mailakoek. Disfrutatu!