DBH2koak Zarautzen
DBH2koak Zarautzen

DBH2koak Zarautzen

Aste honetan, asteartetik asteazkenera, Agenda 2030 proiektuari esker, Hirubideko bigarren mailakoak eta gela egonkorrekoak Zarautzen egon dira.

Hainbat jarduera burutu zituzten bertan: Getariara oinez joan ziren itsas ertzeko bidean kostaldearen eraketa prozesua ezagutuz; Iñurritzako hezeguneko biotopoa eta padurak ezagutu zituzten bertako eremu ezberdinak eta landaredia aztertuaz, eta baita Santa Maria La Real eliza, Zarautz dorretxea eta nekropolia ere, Zarautzeko historian murgildu zirelarik. Primeran pasa zuten!