Aste honetan Hirubideko DBH 2. mailako ikasleek ISEI/IVEI erakundeak ezartzen duen Ebaluazio Diagnostikorako ebaluazio prozesuan parte hartu dute. Froga hauen helburu nagusia ikasleek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten baloratzea eta ikastetxeei irakaslana hobetzen laguntzea dira.
Asteartean eta asteazkenean, martxoaren 7an eta 8an, goizean zehar burutu dituzte azterketak eta ikasleak buru-belarri aritu dira lanean.