Aurreko ostiralean, apirilaren 1ean, DBH 1. mailako ikasleak Hondarribiko Atalerrekako hondakin urak arazteko planta bisitatzera joan ziren. Bertan uren saneamendua nola egiten duten ikasi zuten: partikula larriak atera, hareaz garbitu eta koipeak kendu; uretan disolbaturiko materia organikoa deuseztatu prozesu biologiko bat baliatuz; lohiak dekantatu… Naturak bidasoatarrei emandako ura ingurumenera ahalik eta egoera onenean itzultzea bermatzearen garrantziaz hausnartu zuten ikasleek.