DBH 3koak Dublinen
DBH 3koak Dublinen

DBH 3koak Dublinen

DBH 3. mailako ikasleek Dublin eta inguruak ezagutzeko aukera izan zuten aurreko astean, maiatzaren 14tik 18ra. Irlandako hiriburua goitik behera ezagutu zuten lehenengo: langileen auzoa, alde zaharra, Trinity College…

Glendalough herri zeltako hondakinak ere bisitatu zituzten. Baita bertako naturaz gozatu ere, inguru hartako lakuetan paseotxo bat emanez. Irlandako artzain txakurren erakustaldia ere izan zuten. Eta baita, Erdi Aroko Kilkenny herria ezagutzeko denbora ere. 

Bidaia erabat aprobetxatu dute, ez baitira geldirik egon!