DBH 3. mailako ikasle eta irakasleak Calahorran, Beiren, Erriberrin eta Uxuen egon dira aste honetan. Aterpetxea Beire herrian zuten arren, asteazkenean, Calahorrako Tierra Rapaz parkea bisitatu zuten; ostegunean, Erriberriko jauregia ezagutzeko aukera izan zuten eta ostiralean, Uxue herria. Talde giro bikaina eta umore ona izan dira nagusi.