Urtero bezala, eta Agenda 2030 programaren eskutik, aurten ere iritsi zaizkigu zebra arrainaren arrautzak. Lehenengo mailako Biologia eta Geologia jakintzagaian, ornodunen ezaugarriak lantzen ari direnez, ederki datorkie arrain espezie honen garapen enbriologikoa aztertzea. Izan ere, ugaztunen material genetiko berdintsua dute %75an zebra arrainek. Horrek bultzatzen du Danio Rerio oso espezie erabilia izatea ingeniaritza genetikoko ikerketa askotan.
Bideo honetan Danio Rerio arrainaren bihotz taupadak ikus daitezke.