Kurtso guztietako erlijioko ikasleek Caritasen sentsibilizazio tailerra izan dute. Hainbat lan egin dituzte, mailaren arabera, eta guztiak Caritasek garatzen dituen egitasmoak dira: “Zer den Caritas eta bere lana”, “Ni ere migratzailea naiz”, “Elikadura duina: zuk bezala aukeratzen dut nik” eta “Giza eskubideak: emakume eta immigrantea”.