Asteazkenean, otsailaren 1ean, DBHko 4. mailako erlijioko ikasleak Donostiara joan ziren Caritasek behartsuenei laguntzeko dituen bi etxe ikustera: Hotzaldi, gaua kalean ez igarotzeko lotara joaten direna, eta Lamorous, tailer okupazionala, egunez sozializatzeko eta lan txikiak egiteko. Irteera honekin, gure inguruan dauden beharrizanez sentsibilizatzeko Caritasek eskaini digun tailerra osatu dute ikasleek.