Aurreko astean, otsailaren 22an eta 23an, “Bizialdi osoko nazioarteko kongresua” ospatu zen Donostian. Bertan, Afrika Jimenezek, Hirubideko orientatzaileak, parte hartu zuen mahainguruetako batean nazioarteko adituekin batera. Kongresua oso interesgarria eta aberasgarria izan zen eta ziur Hirubideko ikasleriaren orientazioan aurrera egiteko baliagarri izango zaigula ikasitakoa.