Bigarren mailako ikasleak Tabakaleran
Bigarren mailako ikasleak Tabakaleran

Bigarren mailako ikasleak Tabakaleran

Atzo, 2 DBHko ikasleak Donostiako Tabakaleran egon ziren zenbait tailerretan parte hartzen eta zentroa ezagutzen.

Ikasle batzuek 3D diseinua egiten zuten bitartean, beste batzuek ikus-entzunezko tailerra egin zuten eta beste talde bat kamiseten estanpazioan aritu zen.

Oso gustura ibili ziren eta zentroak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko aukera izan zuten.