Lehen sorospenetako oinarrizko nozioak barneratzea garrantzitsua denez, Hirubidek bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) entrenatzeko manikia erosi du. Horrela, hemendik aurrera ikasle guztiek ikasi ahal izango dute BBB maniobra gauzatzen. Dagoeneko DBH 1eko eta DBH 2ko ikasleak hasi dira manikia erabiltzen Gorputz Hezkuntzako klaseetan irakaslearen laguntzaz. Oso serioki hartu dute eta lan bikaina egiten ari dira!