DBH3. mailako ikasleak auzoko oztopo arkitektonikoen inguruko analisia egiten ari dira “proiektu komunitarioak” jakintzagaiaren baitan. Horrela, gaur goizean, auzora atera dira ebidentziak biltzera. Alde batetik, auzotarrei kale-arkitekturaren inguruko galderak egin dizkiete. Bestetik, behaketa bidez, auzoko irisgarritasuna aztertu dute. Gaur bildutako ebidentziak aztertu beharko dituzte hurrengo asteetan, gero, konponbideak bilatu ahal izateko.