Astelehenean (urtarrilak 22) DBH2ko ikasleek Atalerrekako araztegira egin zuten irteera. Ur zikinen garbiketa prozesuaz gain, gelan ikasitako banaketa metodoen aplikazioa nola egiten den ikusi zuten. Ohitura txarrak aldatzeko aholkuak ere eman zizkieten. Hala nola, komunetik behera janaria, ilea, toallitak, tanpoiak… ez botatzeko mezua helarazi zieten.