DBH4ko Zientzia Aplikatuetako ikasleek eguneroko elikagaien osagaiak eta balore nutrizionalak analizatu dituzte. Proiektuaren barnean, azukre ezberdinekin osatutako marmeladak ekoitzi dituzte Hirubideko sukalde berrian. Gero, marmelada bakoitzaren etiketa sortu dute bertan osagaiak eta balore nutrizionalak islatuz. Bukatzeko, irakasleen artean galdeketa egin dute, ea dastatutako marmelada azukreduna ala azukregabea den asmatzen duten ikusteko.