Aurreko ostegunean, maiatzaren 22an, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten Irungo ikastetxe guztietako ordezkariak udaletxean bildu ziren Garapen Iraunkorrerako ordezkariarekin eta alkatearekin.
Izandako bilera horretan, ikasturte honetan eta Energia gaiaren inguruan bereziki, egindako lan guztia ezagutzera eman genien udaletxeko arduradunei.
Honekin batera, udaletxeari gure proposamenak luzatu genizkion, gure hirian energiaren erabilera eraginkorragoa izan dadin.