Azken urteetan bezala, aurten ere, Eskolako Agenda 2030 programan parte hartuko dugu Irungo eta Hondarribiko ikastetxeekin batera. Hirubidek betidanik azaldu izan du ingurugiroaren aldeko jarrera sendoa eta ildo beretik jarraituko dugu, garapen iraunkorrerako helburuak landuz.
Bideo honetan Nazioarteko Agenda 2030en aurkezpena eta garapen iraunkorrerako hamazazpi helburuak lortzeko itunaren azalpena ikus daitezke.
Aurtengo helburua, zazpigarrena, ENERGIA ESKURAGARRIA ETA EZ KUTSATZAILEA da.
Horrekin batera, Irungo Eskola Agenda 2030ek 2022ko irailean argitaratu berri duen lehenengo buletina ere ikusgai daukazue: