Eusko Jaurlaritzak eta Irungo udalak antolatuta, IrudiBerria elkarteak osatutako “Adikzio aurretik” droga-menpekotasunen prebentziorako programan parte hartuko dute DBH4ko gure ikasleek. Nerabeen alfabetatze emozionala eta emozioen erabilera egokirako jarreren jarraibideak transmititzea dira funtsezko helburuak, substantzia eta substantziarik gabeko prebentzioan. Honi lotuta, 3 gai landuko dituzte ikasturtean zehar.
Lehenengo gaia lantzen hasi dira dagoeneko: “motibazioa: babes eragile bat substantzien kontsumoan”. Honi lotuta, Candela laburmetraia ikusi dute ikastetxean eta gaur, azaroaren 4an, Irungo Amaia antzokira joan dira Sing Street luzemetraia ikustera. Pelikula biak oinarri hartuta, hausnarketa egin beharko dute hurrengo egunetan.