Hirubide BHI
Antoine d’Abbadie

Antoine d’Abbadie

Hirubidek lau urte daramatza lan proiektuen inguruan formakuntza jasotzen eta urtero praktikara eramaten. Iaz , 2015-16 ikasturtean, Irungo zenbait ikastetxeek elkarlanean Antoine D´Abbadieri buruzko proiektu saiakera egin nahi izan zuten, baina ekimen hori bertan behara geratu zen. Hirubidekook proiektuari eutsi egin genion eta proiektu interdisziplinarra aurrera eramateko erabaki tinkoa hartu genuen.

Ikasturte hasieratik irakasle talde bat bildu da Ikastetxeko Proiektuen Astea garatzeko. Aste horretan ohiko ordutegia alde batera utzi eta ikastetxeko espazio desberdinak erabili dira betiko edukiak modu desberdin batean ikasteko. Bost egun horietan zehar gure ikasleek lau proiektu desberdin egin dituzte: Abadiarekin Solasean (Euskera eta Gizarte Zientziak), Aroma a Carbonilla (Gaztelania eta Gizarte Zientziak), Cartografía eta GPS-a (Informatika, Teknologia eta Zientziak) eta Abbadia Mannor (Ingelesa, Frantsesa, Plastika).

Hemen duzue gure bloga:

Argazki galeria bertan ikus dezakezue:

Abadia 2017