Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuak antolaturiko euskararen hilabetearen baitan, euskarazko antzerki emanaldietara joan gara aste honetan. Lehenengo zikloko ikasleek “Futbolistok” antzezlana ikusteko aukera izan zuten ostegunean, martxoaren 13an. Bigarren ziklokoek eta gela egonkorrekoek, aldiz, “Amak” obraz gozatu zuten asteazkenean, martxoaren 12an.

