Hirubide IRADI software libreko plataforma berria probatzen
Hirubide IRADI software libreko plataforma berria probatzen

Hirubide IRADI software libreko plataforma berria probatzen

Urteak dira Hirubiden software librearen aldeko apustua egin genuela. Ordenagailu guztiak Luberri Linux sistema eragilearekin darabilzkigu eta hodeian lan egiteko gure sistema propioa erabiltzen dugu.

Garrantzitsutzat jotzen dugu ikasleen pribatutasuna errespetatzen duten plataformak erabiltzea eta haien datuak multinazional handien zerbitzarietatik at egotea. Bide honetan, Hezkuntza sailetik ere hodeian lan egiteko plataforma berria garatzen ari dira, IRADI eta 14 ikastetxe ari gara berau probatzen.

Aurten ikas-talde batean ikasleek sistema hau darabilte hodeian lan egiteko. Bertako datuak, pribatutasuna bermatuz Hezkuntza sailaren zerbitzarietan gordetzen dira.

Aipatzekoa da erabiltzen diren teknologiak (Moodle eta Nextcloud) gure ikastetxean aspaldi direla oinarri eta gure jakintza ere proiektua aurrera eramateko baliatzen ari dela.

Hemen aurki dezakezue bideo bat plataformaren aurkezpenarekin: